RSS icon Bullet (black)
  • “EZ, EZ, EZ, LOMCE-RI EZ!”

    Posted on 27 urria, 2013 No comments

    Ikasle sindikatuek urriaren 22, 23 eta 24rako deitutako greba orokorra arrakasta handia izan du Euskal Herri osoan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko , Unibertsitateetako eta FP-etako milaka ikasle manifestatu dira LOMCE edo Wert legearen aurka. Ostegunean, goizeko 10 etan Gasteizeko Letra Fakultatean ikasle asanblea bat egon ondoren, milaka Gasteiztar Bilbao plazan bildu ziren manifestazio deialdirako.  Bilbon, Donostian eta Iruñean ere manifestatu ziren ikasle eta irakasleak. Greba honen helburua onartu berria den LOMCE legea atzera botatzea da. Lege hau PP-agatik soilik izan da onartua, beste alderdi guztiek aurkako botoa eman dutelarik. Lege klasista, sexista ,partidista, eta hezkuntzaren aurakotzat jotzen da. Lege honek suposatuko dituen aldaketen artean eztabaidagarrienak diren gaiak hurrengoak dira:
    Rebalidak: Selektibitatearekin bukatu eta honen ordez, ziklo bakoitzaren bukaeran azterketa bat egin beharko da. DBH eta Batxilergoa bukatzerakoan egindako proba hori ez gainditzekotan ikasleek ezin izando dute bide horretik ikasten jarraitu.
    Erlijioa: Herritartasunerako Hezkuntzaren ordez, Erlijioa edo Baloreak izeneko ikasgaiaren artean aukeratu beharko da eta biak kontuan hartuko dira bastazbestekoak egiterako orduan.
    Gaztelerarem garrantzia: gaztelerari garrantzia handiago emango zaio, horrela hizkuntz koofizialei indarra kenduz.
    Optatibak: ikasleek DBHko 3. mailan aukeratu beharko dute haien bidea, zientziazkoa edo letrazkoa.
    Sexu bereizketa: ikasleak sexuagatik bereizten dituzten ikastetxekin kontzertuak izan.
    Pasadan asteko greba eta manifestazioen arrakasta ondoren argi dago zein den Euskal Herritar gehienon helburua: LOMCE-rekin bukatzea!
    lomceri ez

  • Askatasunaren ikur gisa ikurrina aldarrikatu dute Iruñean ehunka lagunek

    Posted on 27 urria, 2013 No comments

    Iruñean manifestazio bat egin dute San Ferminen ikurrinarekin gertatutakoaren alde. Nafarroako Gobernuaren egoitzan hasi, eta katedral ondoko San Jose plazan amaitu zen. Aurretik, Nafarroako bandera gorria zeramaten, eta, atzetik, dantzariek ikurrin erraldoi bat zeramaten, eta, ondoren, ehunka herritar zihoazen. Amaieran, Ibai Morenok, 2010eko sanferminetako txupinazoan izandako istiluengatik auzipetu duten gazteetako batek, adierazpen bat irakurri zuen.

    Hasteko, gogorarazi zuen aurreko astean sei lagun atxilotu zituztela aurtengo uztailean Udaletxe plazan ikurrin erraldoi bat eskegitzeagatik. «Iruñean dugun erabateko salbuespen egoera azaleratzen du». Haren ustez, atxiloketa horiek argi uzten dute uztailaren 6ko «ekintza aldarrikatzaile eta baketsuak» kriminalizatzeko erabiliak direla eta Nafarroako egungo agintarien beste eskandalu batzuk estaltzeko ere balio dutela. Era berean, Morenok azaldu zuenez, 2010eko txupinazoan udaltzainak ikurrinaren aurka oldartu baziren ere beste zazpi gazte auzipetuta daude eta guztira 33 eta 160 urte arteko zigorra eskatzen zaie. Gertaerokin askatasuna bera jokoan dagoela uste dute, eta azaroaren 9an egingo den manifestazioan parte hartzera deitu dute.

    IRUÑA

  • Amaren eskuak filma

    Posted on 27 urria, 2013 1 comment

    AMAREN ESKUAK

    Amaren eskuak pelikula Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen irailaren 24an, euskara hutsean egindako filma. Mireia Gabilondok zuzendu du, eta Karmele Jaioren izenburu bereko eleberrian oinarritua dago. “Baleuko” ren ekoizpena da, Durangon kokatutako ekoiztetxe bat. Istoriaren protagonista Nerea da, bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahian dagoen ama bat. Egunkari batean egiten du lan. Egun batetik bestera, bere bizitza desorekatu egingo da, bere ama, memoria galtzen hasia dagoela, ospitalera eramaten dutenean.

    Film luze honekin gaur egungo belaunaldiaren bizipenak islatu nahi izan dira. Konpondu gabeko arazoez ari zaigu. Gai asko lantzen dira: sentiberatasunaren balioa, asetzen ez gaituen lanez betetako bizitza, inkomunikazioa, errudun sentitzea, etab. Oro har, errutinatik irtetzen garenean, dena txarrera doala eta bizitza aldatzgora jartzen zaigu.

    Azken urteotan, zinemaldiak bertako filmek presentzia areagotzen saiatu da, bertako produkzioa indartzeko eta erakustera emateko. Zinemaldian harrera beroa izan zuen Amaren eskuak filmak, nahiz eta ez zuen saririk irabazi. Gabilondok adierazi zuenez, zinema aretoetara jende asko hurbiltzea gustatuko litzaioke, baina irudipena du Zinemaldia bezalako jaialdietara jende ugari hurbildu arren, jada ez dagoela zinemara joateko ohiturarik. Euskal zinemaren kasua azpimarratu du gainera, hemen batez ere izugarrizko pena dela hori, bertan egiten diren filmek ibilbide txikia dutelako eta jendea ez badoa lehenbailehen nahi duen hori ikustera, agian horretarako aukera galtzen duelako.

    amaren eskuak