RSS icon Bullet (black)
  • Amaren eskuak filma

    Posted on 27 urria, 2013 No comments

    AMAREN ESKUAK

    Amaren eskuak pelikula Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen irailaren 24an, euskara hutsean egindako filma. Mireia Gabilondok zuzendu du, eta Karmele Jaioren izenburu bereko eleberrian oinarritua dago. “Baleuko” ren ekoizpena da, Durangon kokatutako ekoiztetxe bat. Istoriaren protagonista Nerea da, bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahian dagoen ama bat. Egunkari batean egiten du lan. Egun batetik bestera, bere bizitza desorekatu egingo da, bere ama, memoria galtzen hasia dagoela, ospitalera eramaten dutenean.

    Film luze honekin gaur egungo belaunaldiaren bizipenak islatu nahi izan dira. Konpondu gabeko arazoez ari zaigu. Gai asko lantzen dira: sentiberatasunaren balioa, asetzen ez gaituen lanez betetako bizitza, inkomunikazioa, errudun sentitzea, etab. Oro har, errutinatik irtetzen garenean, dena txarrera doala eta bizitza aldatzgora jartzen zaigu.

    Azken urteotan, zinemaldiak bertako filmek presentzia areagotzen saiatu da, bertako produkzioa indartzeko eta erakustera emateko. Zinemaldian harrera beroa izan zuen Amaren eskuak filmak, nahiz eta ez zuen saririk irabazi. Gabilondok adierazi zuenez, zinema aretoetara jende asko hurbiltzea gustatuko litzaioke, baina irudipena du Zinemaldia bezalako jaialdietara jende ugari hurbildu arren, jada ez dagoela zinemara joateko ohiturarik. Euskal zinemaren kasua azpimarratu du gainera, hemen batez ere izugarrizko pena dela hori, bertan egiten diren filmek ibilbide txikia dutelako eta jendea ez badoa lehenbailehen nahi duen hori ikustera, agian horretarako aukera galtzen duelako.

    amaren eskuak

     

    1 responses to “Amaren eskuak filma” RSS icon

    • Hau WordPress iruzkin baten adibidea da, hau zuri edo zure guneari buruzko informazio idazteko edita dezakezu, bisitariak informa daitezen. Nahi beste iruzkin edo azpiruzkin sor ditzakezu, eduki guztia WordPress bidez kudeatuz.

    Leave a reply