RSS icon Bullet (black)
  • IXA taldeak 25 urte bete ditu

    Posted on 10 azaroa, 2013 No comments

    ixa

    IXA, ordenagailuak euskalduntzeko lana egiten duen talde bat da.

    Gaur egun, ordenagailua piztu eta sarean euskaraz nabigatzeko aukera zabala dago, baina orain dela 25 urte egoera oso desberdina zen. Orduan, gaur egun bezala, teknologian ingelesa zen nagusi, baina beste hizkuntza komunitateak hasiak ziren itzulpen eta egokitzapen lanak egiten.

    Euskararen kasuan, IXA Taldea izenarekin elkartu ziren informatikari batzuk hasi ziren. Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde bat dira; hasiera batean ingeniari informatikoz osatua zegoen, baina gaur egun hainbat hizkuntzalarik ere jarduten dute. Hizkuntza ingeniaritza arloan euskara lantzeak bereizten ditu.

    Ordenagailuak idatzizko hizkuntzaren ulermen eta prozesaketan hobetu eta sakontzeko ikertzen dute. 25 urte hauetan, hainbat enpresa eta erakunderekin aritu dira elkarlanean, besteak beste, UEU, Euskaltzaindia, Elhuyar edo BERRIA, eta aplikazio, tresna eta baliabide desberdinak sortu dituzte. Haien ustez, garaiz hasi ziren lanean, horregatik gaur egungo egoera ona da.

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa izan zen lehengotariko aplikazioa, itzaultzeko eta zuzentzeko balio duena. Gero,  informatika eta teknologiaren garapen izugarriari erantzutea izan da gakoa. Horrela, Twitter, Facebook eta bestelako programak euskaratzea eta euskaraz erabiltzea posible da gaur egun. Horretarako sortu dituzten baliabide desberdinetatik hiru nabarmentzen dira: Euskararen Datu Base Lexikala (EDBL), euskararen informazio funtsezkoena gordetzen duen datu-base erraldoia; EuskalWordNet, hitzen adierak lantzen dituen datu-base semantikoa; eta EPEC korpusa, euskararen testu bilduma etiketatua.

    Leave a reply