RSS icon Bullet (black)
  • Seaska eskuz esku ariko da Unescorekin etorkizunean baina Frantziak aurreratu du ezin duela berretsi Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna

    Posted on 10 azaroa, 2013 No comments

    Seaskak salatu du Frantziak nazioarteko itunak sinatu bai baina ez dituela betetzen, gutxiengoen existentzia ukatzen baitu.

    Pozik atera zen Seaska azaroaren 6an Unescoren 37. Konferentzia nagusian hitza hartu ondoren. Honek Frantzian dauden hizkuntza gutxituen eta haurren hizkuntza eskubideen alde borrokatu nahi du.

    Seaskako lehendakariak, Paxkal Indok, adierazi zuen, haurren eskubideak bermatzeko nazioarteko itun ugari izenpetu dituela Frantziak, baina gero ez dituela indarrean jartzen haren herrialdean. Indok salatu egiten du, Frantziak eskubide horiek defendatu egiten dituela atzerriko lurraldeetan, baina berean ez duela inolako aldaketarik egiten, ezta iraganena egiteko asmorik ere, eta Frantzian hizkuntza gutxiturik ez balego bezala jokatzen dutela.

    Nazioarteko itun horien arabera, haur guztiek haien ama hizkuntza ikasteko eskubidea dute, baina Frantziak ez duenez onartzen gutxiengorik existitzen denik, euskaraz, katalanez, korsikeraz, bretoieraz, okzitanieraz edo alsazieraz ikas nahi duten haurren eskubideak ez ditu errespetatzen, izan ere frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra eta irakaskuntza publikoan derrigorrez ikasi behar dena. Indok adierazi zuen jokabide hori onartezina zela eta zinatutako eta onartutako itun horiek martxan jartzeko eskatu zion Frantziari.

    Unescoren batzarrean parte ostean eta bertan lehengo urratsak emanik, Indok jakinarazi zuen, etorkizunean nazioarteko erakundearekin lanean jarraituko duela, Frantziaren politika aldatzen lortzeko.

    Sortu den mugimendu hau, hizkuntza gutxitu hauen irakaskuntzaren eta ofizialtasunaren alde, manifestazioa antolatu zuen azaroaren 30ean Maulen, Frantziako gobernuari aldaketak eskatuz eta beste bat antolatu du jada abenduaren 28rako.

    Aurelie Filippettti Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak jakinarazi du Frantziako Gobernuaren iritziz ezinezkoa dela Europako Hizkuntza Gutxituen ituna berrestea, konstituzioko 1 eta 2 artikuluekin talka eginen lukeelako.

    Eskualdeetako hizkuntzen egoera gobernuaren “kezka” dela dio ministroak, gogoratuz adituen batzorde bat ezarri zuela plantan. Bertze alde batetik, diputatu berdeek hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena sartu dute Frantziako Parlamentuan, Estatu Kontseiluaren “muturreko jakobinismoa” salatuz.

    Leave a reply