RSS icon Bullet (black)
  • LEHENENGO DERBIA SAN MAMESEN KAUSA SOLIDARIO BATEN ALDE

    Posted on 4 azaroa, 2013 No comments

    ATHLETIC ETA REAL-EKO BETERANOAK LARUNBAT HONETAN JOKATU DUTE LEHENENGO DERBIA SAN MAMESEN, KAUSA SOLIDARIO BATEK BILDUAK

    Larunbat honetan, kirola eta solidaritatea batu egin ziren Bilbon, gaixotasun arraroak pairatzen dituztenei lagunteko. Jazoera honetan, Athletic eta Real Soziedadeko beteranoak jokatu ziren San Mamesen. Partidiua arratsaldeko 16:00etan jokatu zen, eta Athletic-ek irabazi zuen 5-3.

    Ekintzak 20.000 lagun inguru batu zituen, eta haiei esker dildutako diru guztia Asociación de Sindrome de Angleman eta Federacion Española de Enfermedades Raras y Caritas elkarteei haien gaixotasunen ikerketan lagunzeko erabili zen.

  • “MARTUTENE”, Euskadi Literatura saria

    Posted on 4 azaroa, 2013 No comments

    Ramon Saizarbitoriak  2013ko Euskadi literatura saria jaso du, Martutene lanagatik, euskarazko literatura modalitatean. Ramiro Pinillak, aldiz, gaztelaniazko literatura saria, eta Elena Odriozolak, literatura lanaren ilustrazioarena. Itzulpengintza alorreko saria, berriz, Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle bikoteak irabazi du, Tom Sawyer-en abenturak lanagatik.

    Epaimahaiak Ramon Saizarbitoriaren Martutene lana goraipatu du, haren eleberri onena eta intimoena delakoan eta haien ustez, Euskal literaturaren lan klabea delako. Afektibotasuna, gizartea eta literatura dira, haien arabera, lan handi honen hiru ardatzak. Martutene eleberriak, Ramon Saizarbitoria idazleak 2012 urtean plazaratu zuen euskarazko eleberri luzea da, bi bikoteen baitako harremanak kontatzen dituena, atzerritar neska gazte bat tarteko. Bikote-harremanak kontatzeaz gainera, beste hainbat arlo jorratzen dituen eleberria da: idazlearen lana, medikuntza eta osasungintza eta Euskal Herriko gatazka besteak beste. Donostian girotuta dago, Martin eta beste zenbait pertsonaia Martutene auzoko villa batean kokaturik. Martutene eleberrian  Max Frischen Montauk eleberria erreferentzia nagusia da: atzerritar neskaren izena Lynn da, Frischen liburuko pertsonaia nagusia bezalaxe eta Montauk liburua bera Martutene eleberriaren hari nagusietako bat dela esan daiteke. Bederatzi urtez lanean eman zituen Ramon Saizarbitoriak eleberria osatzen,  Kandinskyren tradizioa 2003 urtean plazaratu ondoren eta egundaino idatzi duen lan luzeena da.

    Ramiro Pinilla, Aquella edad inolvidable eleberriagatik saritu dute. Epaimahaiak  “Gaztaroa, fideltasuna, arrakasta eta porrota ardatz dituen eleberri zoragarria” bezala definitu dute . Gainera, lanaren “elementu autobiografikoak” goraipatu dituzte eta Pinillaren lanik “hunkigarriena” dela azaldu dute.

    Pinillak zein Saizarbitoriak Eusko Jaurlaritzak ematen dituen sarietako palmaresean errepikatu dute. Pinillak 2005ean jaso zuen Verdes valles, colinas rojas lan entzutetsuagatik, eta Saizarbitoriak 2001ean eskuratu zuen, Gorde nazazu lurpean eleberriagatik.

    Epaimahaiaren ustez, Tom Sawyer-en abenturak lanari dagokionez, euskal itzulpengintzak gaur egun lortu duen mailaren adibide egoki-egokia da. Gainera, Mendigurenek eta Turtlek sortzen duten “tandema” goraipatu dute.

    Elena Odriozolaren kasuan (literatura lanaren ilustrazioa), haren teknika berritzailea saritu dute: elkarren gainean jarritako paper moztuen teknikari esker, argi-itzal sotilez betetako istorio bat kontatzen du Elena Odriozolak, baina, aldi berean, “kontakizun intimista eta pertsonal honetan barneratzen uzten diguten kolore ere badira argi-itzalok”, azaldu dute.

  • Berdinen arteko tutoria programa

    Posted on 1 azaroa, 2013 No comments

    Pasa den asteartean, urriaren 29an, laugarren mailako ikasleek filologiako ikasle berriak batu gintuzten letren fakultateko areto nagusian. Batez ere kredituei buruz aritu zitzaizkigun, baina baita irakasgaiei eta irakasleei buruzko aholkuak ere eman zizkiguten.

    Egia esan, kredituen kontua nahiko aldatu da azken urteotan. Orain dagoen Bolonia planarekin kredituak lortzea zailagoa da, jada ez dituzte krediturik ematen EGA edo First hizkuntza-titulazioengatik; edo musika ikasketak izateagatik. Halaere, ez da ezinezko, eta euren gomendioa da kredituak lortzen joan gaitezen. Kredituak lor daitezke kirol txapelketetan, eskia, zenbait ikastaro eta ekintza zehatz batzuk eginez gero. Informazio hori guztia eman ziguten, eta badaezpada ere, ehu-ko webgunean informazio hori eskuragai dago: http://www.kirolak-araba.ehu.es/p215-home/es/  ;  eta informazio gehiago nahi izanez gero, letren fakultatean horretaz guztietaz arduratzen den emakume bat dago.

    Kredituei buruzko guztia azaldu ondoren, erasmusari buruzko hainbat gauza esan zizkiguten. Normalean, erasmusa egin nahi duten guztiek lortu egiten dute, ez ordea nahi duten tokira. Gure kasuan, ingeles filologodunon kasuan, 3. eta 4. mailan joan gaitezke. Notaren arabera egiten denez, nota altuena duenak aukeratuko du lehenengo. Erasmusean joateko eskaria urte bateko aurrerapenarekin egin behar da, eta abenduan eskatu behar denez, kontuan hartzen diren notak hauek dira: 3. mailan 1. kurtsoko notak eta 4. mailan 2. kurtsoko notak.

    Tutoretza bilera hauek oso ondo daude eta oso lagungarriak suerta dakizkiguke. Askotan zail daukagu gure zalantzak argitzea ez baitakigu nora jo behar dugun, eta horrelako tutoretzek edozein ezbai argitzeko aukera ematen digute. Tutoretzak bi hilabetetik behi egiten dira, halaere, ziurrenik emailez edo ahoz abisatutko gaituzte