RSS icon Bullet (black)
  • Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da.

    Posted on 2 abendua, 2013 No comments

    Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

    1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

    2005. urtean Nestor Basterretxea artista euskaldunak diseinatu zuen urteurrenaren sinboloa bilakatuko zen hurrengo logoa:

    image_highlight

  • Euskaraz errodatutako thrillerra, Alaba zintzoa

    Posted on 1 abendua, 2013 No comments

    Pasaden ostiralean, azaroaren 29an estreinatuko da euskaraz errodatutako Alaba Zintzoa film luzea zinema aretoetan. Javier Rebollo eta Alvar Gordejuelak zuzendutako film honetan Susanaren istorioa kontatzen da, ama gaixoaren ardura daukan garbitzaile gaztearena. Susana lanez lan dabil, besteek zikindu dutena garbitzen, amaren zaharren egoitzako kuotak ordaindu ahal izateko. Gainera aitaren trikimailuak eta nagusien mespretxuak jasan behar izaten ditu etengabe. “Gazte baten laneko eta familiako arazoen inguruko drama moduan hasten dena baina, inguruko guztiengana zabalduko den amesgaizto psikologiko” bihurtzen da Rebollo zuzendariaren hitzetan. Susanak ez daukan hori desiratuko du: dirua. Maria Eugenia Salaverri ekoizle eta gidoigileak filmaren gidoiak “oinarri dokumental sendoa” duela adierazi du. Bertan agertzen diren sekuentzia eta pertsonaia berezi eta interesgarrienetako batzuk benetako pertsona eta gertaeretan oinarrituta daude.

    Notixei

    Alvar Gordejuela gidoigile eta zuzendariak aktoreen lana nabarmendu du. Leire Uchak ez ezik, beste aktore guztiek ere izugarrizko lana egin zutela aipatu du eta Itziar Lazkanok egindako lana filman nabari dela ere gehitu du. Itziar Lazkanok, Susanaren amaren pertsonaia egiteko hainbat denbora eman zuen zaharren egoitzetan “bertatik bertarako lana eginez”. Errodajea hasi aurretik hainbat entsegu egin zituzten eta horrek lana erraztu zuela aipatu dute bai zuzendari gazteak, bai filmeko protagonistak.

     

    Denek esperientzia polita izan dela nabarmendu dute.

     

    Beste behin euskara edozein esparrutan erabiltzeko gai dela eta ziur oso lan ona dela. Filmaren “making of”-a ikusi nahi izanez gero, hemen txertatuta dago horren bideoa.

    http://www.youtube.com/watch?v=0PJLUmtMgaM

  • Finlandiako Poliziak 95.000 euroko isuna jarri dio enpresari bati gehiegizko abiaduran gidatzeagatik

    Posted on 1 abendua, 2013 No comments

    Enpresari batek 95.000 euroko isuna jaso du gehiegizko abiaduran gidatzeagatik. Finlandiako Poliziak isuna hau jarri zioten Mariehamn hiriko gune batean orduko 77 kilometroko abiaduran joateagatik, onartutakoa baino 27 gehiago zelarik.

    Baina, zergatik isun hain erraldoia? Bada trafikoko-hauste larrientzat, legedi finlandiarrak arau-hauslearen irabazien araberako isun sistema bat ezartzen duelako, azkeneko errenta aitorpenean azaltzen denarekin bat datorrena.

    Onartutako gehienezko abiadura %15 edo gehiago gainditzea arau-hauste larria suposatzen du, eta “isun egun” kopuru jakin batekin zigortzen du; hau da, urteko irabaziak urteko lanegunen artean zatituta. Beraz, zenbat eta arau-hauste larriagoa, orduan eta isun handiagoa.

    Aipatzekoa da isun handia izan arren, ez dela Finlandiako Poliziak ezarri duen multarik handiena. 2002an, exekutibo bati 116.000 euroko isuna jarri zioten Helsinkiko erdialdean ziklomotor batekin orduko 75 kilometroko abiaduran joateagatik, onartutako gehienezko abiadura orduko 50 kilometrokoa izanki. Hala ere, helegitea jarri ostean, 6.000 eurora jaitsi zioten multa.