RSS icon Bullet (black)
  • Euskaraz errodatutako thrillerra, Alaba zintzoa

    Posted on 1 abendua, 2013 No comments

    Pasaden ostiralean, azaroaren 29an estreinatuko da euskaraz errodatutako¬†Alaba Zintzoa¬†film luzea zinema aretoetan. Javier Rebollo eta Alvar Gordejuelak zuzendutako film honetan Susanaren istorioa kontatzen da, ama gaixoaren ardura daukan garbitzaile gaztearena. Susana lanez lan dabil, besteek zikindu dutena garbitzen, amaren zaharren egoitzako kuotak ordaindu ahal izateko. Gainera aitaren trikimailuak eta nagusien mespretxuak jasan behar izaten ditu etengabe. “Gazte baten laneko eta familiako arazoen inguruko drama moduan hasten dena baina, inguruko guztiengana zabalduko den amesgaizto psikologiko” bihurtzen da Rebollo zuzendariaren hitzetan.¬†Susanak ez daukan hori desiratuko du: dirua. Maria Eugenia Salaverri ekoizle eta gidoigileak filmaren gidoiak “oinarri dokumental sendoa” duela adierazi du. Bertan agertzen diren sekuentzia eta pertsonaia berezi eta interesgarrienetako batzuk benetako pertsona eta gertaeretan oinarrituta daude.

    Notixei

    Alvar Gordejuela gidoigile eta zuzendariak aktoreen lana nabarmendu du. Leire Uchak ez ezik, beste aktore guztiek ere izugarrizko lana egin zutela aipatu du eta Itziar Lazkanok egindako lana filman nabari dela ere gehitu du. Itziar Lazkanok, Susanaren amaren pertsonaia egiteko hainbat denbora eman zuen zaharren egoitzetan “bertatik bertarako lana eginez”. Errodajea hasi aurretik hainbat entsegu egin zituzten eta horrek lana erraztu zuela aipatu dute bai zuzendari gazteak, bai filmeko protagonistak.

     

    Denek esperientzia polita izan dela nabarmendu dute.

     

    Beste behin euskara edozein esparrutan erabiltzeko gai dela eta ziur oso lan ona dela. Filmaren “making of”-a ikusi nahi izanez gero, hemen txertatuta dago horren bideoa.

    http://www.youtube.com/watch?v=0PJLUmtMgaM

    Leave a reply