RSS icon Bullet (black)
  • Finlandiako Poliziak 95.000 euroko isuna jarri dio enpresari bati gehiegizko abiaduran gidatzeagatik

    Posted on 1 abendua, 2013 No comments

    Enpresari batek 95.000 euroko isuna jaso du gehiegizko abiaduran gidatzeagatik. Finlandiako Poliziak isuna hau jarri zioten Mariehamn hiriko gune batean orduko 77 kilometroko abiaduran joateagatik, onartutakoa baino 27 gehiago zelarik.

    Baina, zergatik isun hain erraldoia? Bada trafikoko-hauste larrientzat, legedi finlandiarrak arau-hauslearen irabazien araberako isun sistema bat ezartzen duelako, azkeneko errenta aitorpenean azaltzen denarekin bat datorrena.

    Onartutako gehienezko abiadura %15 edo gehiago gainditzea arau-hauste larria suposatzen du, eta “isun egun” kopuru jakin batekin zigortzen du; hau da, urteko irabaziak urteko lanegunen artean zatituta. Beraz, zenbat eta arau-hauste larriagoa, orduan eta isun handiagoa.

    Aipatzekoa da isun handia izan arren, ez dela Finlandiako Poliziak ezarri duen multarik handiena. 2002an, exekutibo bati 116.000 euroko isuna jarri zioten Helsinkiko erdialdean ziklomotor batekin orduko 75 kilometroko abiaduran joateagatik, onartutako gehienezko abiadura orduko 50 kilometrokoa izanki. Hala ere, helegitea jarri ostean, 6.000 eurora jaitsi zioten multa.

    Leave a reply