RSS icon Bullet (black)
  • Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da.

    Posted on 2 abendua, 2013 No comments

    Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

    1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

    2005. urtean Nestor Basterretxea artista euskaldunak diseinatu zuen urteurrenaren sinboloa bilakatuko zen hurrengo logoa:

    image_highlight

  • Euskaraz errodatutako thrillerra, Alaba zintzoa

    Posted on 1 abendua, 2013 No comments

    Pasaden ostiralean, azaroaren 29an estreinatuko da euskaraz errodatutako Alaba Zintzoa film luzea zinema aretoetan. Javier Rebollo eta Alvar Gordejuelak zuzendutako film honetan Susanaren istorioa kontatzen da, ama gaixoaren ardura daukan garbitzaile gaztearena. Susana lanez lan dabil, besteek zikindu dutena garbitzen, amaren zaharren egoitzako kuotak ordaindu ahal izateko. Gainera aitaren trikimailuak eta nagusien mespretxuak jasan behar izaten ditu etengabe. “Gazte baten laneko eta familiako arazoen inguruko drama moduan hasten dena baina, inguruko guztiengana zabalduko den amesgaizto psikologiko” bihurtzen da Rebollo zuzendariaren hitzetan. Susanak ez daukan hori desiratuko du: dirua. Maria Eugenia Salaverri ekoizle eta gidoigileak filmaren gidoiak “oinarri dokumental sendoa” duela adierazi du. Bertan agertzen diren sekuentzia eta pertsonaia berezi eta interesgarrienetako batzuk benetako pertsona eta gertaeretan oinarrituta daude.

    Notixei

    Alvar Gordejuela gidoigile eta zuzendariak aktoreen lana nabarmendu du. Leire Uchak ez ezik, beste aktore guztiek ere izugarrizko lana egin zutela aipatu du eta Itziar Lazkanok egindako lana filman nabari dela ere gehitu du. Itziar Lazkanok, Susanaren amaren pertsonaia egiteko hainbat denbora eman zuen zaharren egoitzetan “bertatik bertarako lana eginez”. Errodajea hasi aurretik hainbat entsegu egin zituzten eta horrek lana erraztu zuela aipatu dute bai zuzendari gazteak, bai filmeko protagonistak.

     

    Denek esperientzia polita izan dela nabarmendu dute.

     

    Beste behin euskara edozein esparrutan erabiltzeko gai dela eta ziur oso lan ona dela. Filmaren “making of”-a ikusi nahi izanez gero, hemen txertatuta dago horren bideoa.

    http://www.youtube.com/watch?v=0PJLUmtMgaM

  • Aurrekontu txikiagoa Durangoko Azokarentzat

    Posted on 24 azaroa, 2013 No comments

    48. Durangoko Azoka, Euskadiko euskal liburu eta diskoen azokarik garrantzitsuena, abenduaren 5etik 8ra ospatuko da aurten. 533 nobedade eta 130 ekitaldiko programa izango ditu, nahiz eta aurrekontua %10 txikiagoa izan, aurreko urtearekin konparatuz.
    Nerea Mujikak, antolakuntza zuzendariak, gero eta boluntario gehiago beharko dituztela adierazi du.
    Landako eraikinean 122 argitaletxe instalatuko dira, zenbait diskografia eta beste erakunde batzuk, guztira 238 direlarik, 2012an baino hamabost gutxiago.
    Argizaiola saria William A. Douglasek, antrolopolo amerikar batek,  jasoko du abenduaren 6an, Renoko Unibertsitatean euskal ikasketen zentro baten sustatzailea izateagatik, eta horrela euskal kutura Estatu Batuetan zabaltzeagatik.
    Aurten kultura eskoziarra da gonbidatua, eta honen inguruan zenbait aktibitate garatuko dira; hala nola, mahai borobil bat non eskoziarrak 2014ko autodeterminaziorako erreferendumerako deialdira nola heldu diren azalduko den.
    durango

  • Posted on 17 azaroa, 2013 No comments

    Aitor Sarriegik irabazi du Oiartzungo finalaurrekoa

    688 puntu lorturik, Beasaingo bertsolari honek Oiartzunen jokatu den Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa irabazi du bigarren itzulirako sailkatuz. Finalaurrekoa Donostian, azaroaren 24an izango da.

    Lehen hiru finalerdiak jokatu ostean, hiru bertsolari finalerdietako bigarren itzulirako sailkatu dira: Amets Arzallus, Igor Elortza eta Aitor Sarriegi.

     

    Aitor-Sarriegi-Oiartzun-finalaurrekoa-Bertsozale-Elkartea_foto610x342

  • Seaska eskuz esku ariko da Unescorekin etorkizunean baina Frantziak aurreratu du ezin duela berretsi Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna

    Posted on 10 azaroa, 2013 No comments

    Seaskak salatu du Frantziak nazioarteko itunak sinatu bai baina ez dituela betetzen, gutxiengoen existentzia ukatzen baitu.

    Pozik atera zen Seaska azaroaren 6an Unescoren 37. Konferentzia nagusian hitza hartu ondoren. Honek Frantzian dauden hizkuntza gutxituen eta haurren hizkuntza eskubideen alde borrokatu nahi du.

    Seaskako lehendakariak, Paxkal Indok, adierazi zuen, haurren eskubideak bermatzeko nazioarteko itun ugari izenpetu dituela Frantziak, baina gero ez dituela indarrean jartzen haren herrialdean. Indok salatu egiten du, Frantziak eskubide horiek defendatu egiten dituela atzerriko lurraldeetan, baina berean ez duela inolako aldaketarik egiten, ezta iraganena egiteko asmorik ere, eta Frantzian hizkuntza gutxiturik ez balego bezala jokatzen dutela.

    Nazioarteko itun horien arabera, haur guztiek haien ama hizkuntza ikasteko eskubidea dute, baina Frantziak ez duenez onartzen gutxiengorik existitzen denik, euskaraz, katalanez, korsikeraz, bretoieraz, okzitanieraz edo alsazieraz ikas nahi duten haurren eskubideak ez ditu errespetatzen, izan ere frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra eta irakaskuntza publikoan derrigorrez ikasi behar dena. Indok adierazi zuen jokabide hori onartezina zela eta zinatutako eta onartutako itun horiek martxan jartzeko eskatu zion Frantziari.

    Unescoren batzarrean parte ostean eta bertan lehengo urratsak emanik, Indok jakinarazi zuen, etorkizunean nazioarteko erakundearekin lanean jarraituko duela, Frantziaren politika aldatzen lortzeko.

    Sortu den mugimendu hau, hizkuntza gutxitu hauen irakaskuntzaren eta ofizialtasunaren alde, manifestazioa antolatu zuen azaroaren 30ean Maulen, Frantziako gobernuari aldaketak eskatuz eta beste bat antolatu du jada abenduaren 28rako.

    Aurelie Filippettti Frantziako Kultura eta Komunikazio ministroak jakinarazi du Frantziako Gobernuaren iritziz ezinezkoa dela Europako Hizkuntza Gutxituen ituna berrestea, konstituzioko 1 eta 2 artikuluekin talka eginen lukeelako.

    Eskualdeetako hizkuntzen egoera gobernuaren “kezka” dela dio ministroak, gogoratuz adituen batzorde bat ezarri zuela plantan. Bertze alde batetik, diputatu berdeek hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena sartu dute Frantziako Parlamentuan, Estatu Kontseiluaren “muturreko jakobinismoa” salatuz.