RSS icon Bullet (black)
  • Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da.

    Posted on 2 abendua, 2013 No comments

    Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

    1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

    2005. urtean Nestor Basterretxea artista euskaldunak diseinatu zuen urteurrenaren sinboloa bilakatuko zen hurrengo logoa:

    image_highlight

  • Jendetsua izan da AHTaren aurkako manifestazioa, Iruñean

    Posted on 17 azaroa, 2013 No comments

    Tarta jaurtitzaileei babesa ematera 5.000 lagun inguru gerturatu dira, antolatzaileen arabera. Bost eta bederatzi urteko kartzela zigorrari egin behar diote aurre Mugitu taldeko lau kidek etzi, Barcina Nafarroako presidenteari tartak botatzeagatik.

    Mantso joan da manifestazio jendetsua Iruñeko kaleetatik, eta ozen aritu dira tarta jaurtitzailei gertatutakoa salatzen, aurrekaririk ez duen zigorraren kontrako oihuak egiten. Baluarten zintzilikatu da pertsona bat parkarta bat luze jartzeko, herritarrek AHTaren beharrik ez dutela erakutsiz. Gaztelu plazaraino entzun dira aldarrikapenak, eta Mugitu taldeko kideen absoluzioa eskatu dute.

    Ibon Garciak, Gorka Obejerok, Julio Villanuevak eta Mikel Alvarezek, tartalari ezizena umorez hartzen dute, ezin baita, haien ustez, beste modu batera hartu gertatzen ari zaiena. Europako edozein herritan falta batean geratuko zena, Espainiako Auzitegi Nazionalean espetxe zigorra bilaka daiteke etzi, eta 5.400 euroko isuna,Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari tartak botatzeagatik.

    2011ko urrian Pirinioetako Lan Komunitatearen bileran gertatutakoa, Tolosan (Okzitania), “desobedientzia ekintza” izan zen, “AHTan erabiliko den dirutzaz ohartarazi” besterik ez zutela egin nahi defendatzen dute. “Desproportzioa” dela uste dute epaileak  jar lekiekeen zigorra, eta bi arrazoi ikusten dituzte “gehiegizko zigor” horren atzean: “Botere faktikoek klase politika gotortzeko duten beharra” batetik, eta bestetik, Barcinak berak esku hartu izana gertatutakoan. Foruzaingoa bere zerbitzura jarri zuen Garcia, Obejero eta Villanueva atxilotzeko, Espainiako sistema penala ezartzeko, “autoritateei atentatua” leporatuz, eta ez Frantziakoa, dirutan ordainduko litzatekeen “falta”.

    Mikel Alvarezek, berriz, “beharrezko kolaboratzaile” izateari egingo dio aurre. Tarta jaurtitekaren biharamunean prentsaurrekoa eman zuen Alvarezek, beste hiruren izenean, atxilotuta baitzeuden.