RSS icon Bullet (black)
  • Finlandiako Poliziak 95.000 euroko isuna jarri dio enpresari bati gehiegizko abiaduran gidatzeagatik

    Posted on 1 abendua, 2013 No comments

    Enpresari batek 95.000 euroko isuna jaso du gehiegizko abiaduran gidatzeagatik. Finlandiako Poliziak isuna hau jarri zioten Mariehamn hiriko gune batean orduko 77 kilometroko abiaduran joateagatik, onartutakoa baino 27 gehiago zelarik.

    Baina, zergatik isun hain erraldoia? Bada trafikoko-hauste larrientzat, legedi finlandiarrak arau-hauslearen irabazien araberako isun sistema bat ezartzen duelako, azkeneko errenta aitorpenean azaltzen denarekin bat datorrena.

    Onartutako gehienezko abiadura %15 edo gehiago gainditzea arau-hauste larria suposatzen du, eta “isun egun” kopuru jakin batekin zigortzen du; hau da, urteko irabaziak urteko lanegunen artean zatituta. Beraz, zenbat eta arau-hauste larriagoa, orduan eta isun handiagoa.

    Aipatzekoa da isun handia izan arren, ez dela Finlandiako Poliziak ezarri duen multarik handiena. 2002an, exekutibo bati 116.000 euroko isuna jarri zioten Helsinkiko erdialdean ziklomotor batekin orduko 75 kilometroko abiaduran joateagatik, onartutako gehienezko abiadura orduko 50 kilometrokoa izanki. Hala ere, helegitea jarri ostean, 6.000 eurora jaitsi zioten multa.

  • ‘Erria txikota’ lelopean antolatuko du Oriok 2014ko Kilometroak

    Posted on 24 azaroa, 2013 No comments

    Orioko Herri Ikastolak izango du 2014ko Kilometroak antolatzeko ardura. Urriaren 5ean egingo da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa eta herriko itsas ondareari lotutako ekitaldi ugari prestatuko dituzte urte guztian zehar.

    Hilabete pasatxo baino ez da igaro Tolosako Laskorain Ikastolak 2013ko Kilometroak ospatu zuenetik. Hala ere, Gipuzkoako ikastolen aldeko aldarriak ez du atsedenerako tartetik. Orioko Herri Ikastolak antolatuko du 2014ko festa, eta dagoeneko, martxan da urte guztiko lanaz arduratuko den lantaldea. Erria txikota izango da leloa, euskal kostaldeko herri arrantzaleetan ohikoa den esaera zahar bat.

    Urriaren 5ean izango da euskaltzaleen urteroko hitzordua, eta data iritsi bitartean, ekitaldi asko prestatuko dituzte, herriaren itsas ondareari lotuta denak. Arrantzaleen izaera eta auzolanaren presentzia “erabatekoa” izango dela azaldu dute antolatzaileek: “Jaiaren ardatz izango dira”.

    Lehenengo ekitaldia pasaden ostiralean egin zen, festaren aurkezpen ofizial gisa. Iluntzeko 20:00etan izan zen Karela kiroldegian, eta 60 lagunetik gora taularatu ziren; besteak beste, dantzan, kantuan, narrazioan, antzerkigintzan, arropa desfilean eta bestelako eginkizunetan aritu ziren  ikastolako ikasle eta irakasleak.  Ikuskizunak ordubete inguru iraun zuen, eta aurtengo leloa eta irudia ere bertan jakinarazi zituzten.

    Zigor Saizar Orioko Herri Ikastolako zuzendariak adierazi du Oriok baduela esperientzia horrelako jai erraldoi batean. Izan ere, 2004an Zarauzko hainbat ikastetxerekin elkarlanean prestatu zuen urte hartako Kilometroak festa. Dena den, orduko “olatua”, oraingoan “tsunamia” bihurtuko dela esan du Saizarrek, jaialdia bakarrik antolatzearen lan zamaz jakitun.

  • Bruselak 2014ko aurrekontuan murrizketa gehiago egiteko eskatu dio Espainiari

    Posted on 17 azaroa, 2013 No comments

    Europako Batzordeak murrizketa gehiago egiteko eskatu dio Gobernu espainiarrari, ohartaraziz Espainak 2014rako aurkeztu duen aurrekontuaren zirriborroak Egonkortasun eta Hazkunderako Ituna ez errespetatzeko arriskua duela, beharbada ez duelako defizitaren helburua beteko eta gomendaturiko egiturazko hobekuntza lortzea ere ez duelako aurreikusten.

    Hori dela eta, Europako Batzordeak agintari espainarrei aholkatu die aurrekontuaren prozeduran zehar 2014rako kontu publikoetan Egonkortasun Plana osorik betetzeko, beharrezko neurriak hartuz.

    Bruselak egindako udazkeneko aurreikuspenen arabera, Espainiak %5,9ko defizita izango du aurrekontuan, ezarritako helburua baino zertxobait gehiago (Europako Batzordeak ezarritako helburua %5,8koa baita).

  • IXA taldeak 25 urte bete ditu

    Posted on 10 azaroa, 2013 No comments

    ixa

    IXA, ordenagailuak euskalduntzeko lana egiten duen talde bat da.

    Gaur egun, ordenagailua piztu eta sarean euskaraz nabigatzeko aukera zabala dago, baina orain dela 25 urte egoera oso desberdina zen. Orduan, gaur egun bezala, teknologian ingelesa zen nagusi, baina beste hizkuntza komunitateak hasiak ziren itzulpen eta egokitzapen lanak egiten.

    Euskararen kasuan, IXA Taldea izenarekin elkartu ziren informatikari batzuk hasi ziren. Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde bat dira; hasiera batean ingeniari informatikoz osatua zegoen, baina gaur egun hainbat hizkuntzalarik ere jarduten dute. Hizkuntza ingeniaritza arloan euskara lantzeak bereizten ditu.

    Ordenagailuak idatzizko hizkuntzaren ulermen eta prozesaketan hobetu eta sakontzeko ikertzen dute. 25 urte hauetan, hainbat enpresa eta erakunderekin aritu dira elkarlanean, besteak beste, UEU, Euskaltzaindia, Elhuyar edo BERRIA, eta aplikazio, tresna eta baliabide desberdinak sortu dituzte. Haien ustez, garaiz hasi ziren lanean, horregatik gaur egungo egoera ona da.

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa izan zen lehengotariko aplikazioa, itzaultzeko eta zuzentzeko balio duena. Gero,  informatika eta teknologiaren garapen izugarriari erantzutea izan da gakoa. Horrela, Twitter, Facebook eta bestelako programak euskaratzea eta euskaraz erabiltzea posible da gaur egun. Horretarako sortu dituzten baliabide desberdinetatik hiru nabarmentzen dira: Euskararen Datu Base Lexikala (EDBL), euskararen informazio funtsezkoena gordetzen duen datu-base erraldoia; EuskalWordNet, hitzen adierak lantzen dituen datu-base semantikoa; eta EPEC korpusa, euskararen testu bilduma etiketatua.

  • Behin eta berriro erabiltzen ditugun hitz batzuen jatorria

    Posted on 10 azaroa, 2013 No comments

    Rita Mae Brown, Estatu Batuetako antzerkigile batek, hizkuntzei buruz hurrengoa esan zuen: “Hizkuntzak kulturen errepide mapak dira, kultura horretako jendea nondik datorren eta nora doan esaten digute”
    Aipu hori burura datorkigu Europako mapa etimologiko honi erreparatzen diogunean, non askotan erabiltzen ditugun hitz arrunt batzuen jatorria ikus daiteke.

    “Eliza” hitzak Antzinako Greaziako influentzia daukala ikusten da.

    “Eliza” hitzak Antzinako Greaziako influentzia daukala ikusten da.

    Gainerako mapak hurrengo link-an klikatuz ikus daitezke: http://www.businessinsider.com/european-maps-showing-origins-of-common-words-2013-11

  • “MARTUTENE”, Euskadi Literatura saria

    Posted on 4 azaroa, 2013 No comments

    Ramon Saizarbitoriak  2013ko Euskadi literatura saria jaso du, Martutene lanagatik, euskarazko literatura modalitatean. Ramiro Pinillak, aldiz, gaztelaniazko literatura saria, eta Elena Odriozolak, literatura lanaren ilustrazioarena. Itzulpengintza alorreko saria, berriz, Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle bikoteak irabazi du, Tom Sawyer-en abenturak lanagatik.

    Epaimahaiak Ramon Saizarbitoriaren Martutene lana goraipatu du, haren eleberri onena eta intimoena delakoan eta haien ustez, Euskal literaturaren lan klabea delako. Afektibotasuna, gizartea eta literatura dira, haien arabera, lan handi honen hiru ardatzak. Martutene eleberriak, Ramon Saizarbitoria idazleak 2012 urtean plazaratu zuen euskarazko eleberri luzea da, bi bikoteen baitako harremanak kontatzen dituena, atzerritar neska gazte bat tarteko. Bikote-harremanak kontatzeaz gainera, beste hainbat arlo jorratzen dituen eleberria da: idazlearen lana, medikuntza eta osasungintza eta Euskal Herriko gatazka besteak beste. Donostian girotuta dago, Martin eta beste zenbait pertsonaia Martutene auzoko villa batean kokaturik. Martutene eleberrian  Max Frischen Montauk eleberria erreferentzia nagusia da: atzerritar neskaren izena Lynn da, Frischen liburuko pertsonaia nagusia bezalaxe eta Montauk liburua bera Martutene eleberriaren hari nagusietako bat dela esan daiteke. Bederatzi urtez lanean eman zituen Ramon Saizarbitoriak eleberria osatzen,  Kandinskyren tradizioa 2003 urtean plazaratu ondoren eta egundaino idatzi duen lan luzeena da.

    Ramiro Pinilla, Aquella edad inolvidable eleberriagatik saritu dute. Epaimahaiak  “Gaztaroa, fideltasuna, arrakasta eta porrota ardatz dituen eleberri zoragarria” bezala definitu dute . Gainera, lanaren “elementu autobiografikoak” goraipatu dituzte eta Pinillaren lanik “hunkigarriena” dela azaldu dute.

    Pinillak zein Saizarbitoriak Eusko Jaurlaritzak ematen dituen sarietako palmaresean errepikatu dute. Pinillak 2005ean jaso zuen Verdes valles, colinas rojas lan entzutetsuagatik, eta Saizarbitoriak 2001ean eskuratu zuen, Gorde nazazu lurpean eleberriagatik.

    Epaimahaiaren ustez, Tom Sawyer-en abenturak lanari dagokionez, euskal itzulpengintzak gaur egun lortu duen mailaren adibide egoki-egokia da. Gainera, Mendigurenek eta Turtlek sortzen duten “tandema” goraipatu dute.

    Elena Odriozolaren kasuan (literatura lanaren ilustrazioa), haren teknika berritzailea saritu dute: elkarren gainean jarritako paper moztuen teknikari esker, argi-itzal sotilez betetako istorio bat kontatzen du Elena Odriozolak, baina, aldi berean, “kontakizun intimista eta pertsonal honetan barneratzen uzten diguten kolore ere badira argi-itzalok”, azaldu dute.

  • “EZ, EZ, EZ, LOMCE-RI EZ!”

    Posted on 27 urria, 2013 No comments

    Ikasle sindikatuek urriaren 22, 23 eta 24rako deitutako greba orokorra arrakasta handia izan du Euskal Herri osoan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko , Unibertsitateetako eta FP-etako milaka ikasle manifestatu dira LOMCE edo Wert legearen aurka. Ostegunean, goizeko 10 etan Gasteizeko Letra Fakultatean ikasle asanblea bat egon ondoren, milaka Gasteiztar Bilbao plazan bildu ziren manifestazio deialdirako.  Bilbon, Donostian eta Iruñean ere manifestatu ziren ikasle eta irakasleak. Greba honen helburua onartu berria den LOMCE legea atzera botatzea da. Lege hau PP-agatik soilik izan da onartua, beste alderdi guztiek aurkako botoa eman dutelarik. Lege klasista, sexista ,partidista, eta hezkuntzaren aurakotzat jotzen da. Lege honek suposatuko dituen aldaketen artean eztabaidagarrienak diren gaiak hurrengoak dira:
    Rebalidak: Selektibitatearekin bukatu eta honen ordez, ziklo bakoitzaren bukaeran azterketa bat egin beharko da. DBH eta Batxilergoa bukatzerakoan egindako proba hori ez gainditzekotan ikasleek ezin izando dute bide horretik ikasten jarraitu.
    Erlijioa: Herritartasunerako Hezkuntzaren ordez, Erlijioa edo Baloreak izeneko ikasgaiaren artean aukeratu beharko da eta biak kontuan hartuko dira bastazbestekoak egiterako orduan.
    Gaztelerarem garrantzia: gaztelerari garrantzia handiago emango zaio, horrela hizkuntz koofizialei indarra kenduz.
    Optatibak: ikasleek DBHko 3. mailan aukeratu beharko dute haien bidea, zientziazkoa edo letrazkoa.
    Sexu bereizketa: ikasleak sexuagatik bereizten dituzten ikastetxekin kontzertuak izan.
    Pasadan asteko greba eta manifestazioen arrakasta ondoren argi dago zein den Euskal Herritar gehienon helburua: LOMCE-rekin bukatzea!
    lomceri ez